Aintzinaroa

Historiako bigarren aroa da Aintzinaroa, eta Kristo aurreko 3.000 urte ingurutik (Mesopotamia, India eta Egiptoko ibai handien inguruan azaldutako lehen zibilizazioekin) Kristo ondorengo 476 urterarte luzatzen da (Mendebaldeko erromatar inperioa guztiz desegin zen urterarte).
Idatzizko ehen dokumentuen azalpenarekin kontsideratzen da historiaurrea atzean utzi eta aintzinaroan sartu dela gizateria, eta idatzitako lehen dokumentu horiek aipaturiko lurraldeetan duela 5.000 urte inguru azaldu ziren.


Hori guztia ez zen posible izango duela 10.000 urte inguru (oraindik historiaurrean) animalia espezie batzuk etxean hazten eta zenbait landare eta zereal landatzen ikasi izan ez balute, eta hori ezin izango zen egin klima egoki bat eta nekazaritzarako lur apropos batzuk (beti ibai handien inguruan) zituzten lurrak aurkitu izan ez balituzte.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina