476. urtean, Odoakro germaniar buruzagiak Romulo Augustulo Mendebaldeko Erromatar Inperioko enperadore zena bere kargutik kendu zuen, Bizantiar inperioa edo Konstantinoplatik zuzentzen zen Ekialdeko Erromatar Inperioa geldituz behin Europa Mendebalde osora, Asiara eta Afrika Iparralderaino hedaturiko Erromatar Inperioaren oinordeko bakar bezala.
 |
Europa Erdi Aroaren hasieran, kolore larrosaz Bizantiar Inperioa (Geacron.com) |
Ia mila urte geroago, 1453. urtean, Mehmed II otomandar buruzagiaren soldadu eta kainoien menpe erori zen Konstantinopla, Aro historiko honi amaiera emanez (zenbait historialarik 1492. urterarte luzatzen duen arren, Kristobal Kolon Amerikara iritsi zen urterarte, alegia).
 |
Otomandarrak Konstantinopla erasotzen. |
Erdi Aroa izena jarri zioten hamar mende iraun zituen aro honi Aro Modernoko historialariek, Aintzinaroko zibilizazio klasiko (Grezia eta Erroma) eta berpizkundeko gizabanakoaren goraipamenaren artean denbora tarte ilun bat egon zela pentsatzen baitzuten; arteak, literaturak, eta pentsakerak berak ere atzerakada eman zutela baieztatzen zuten, eta mespretxuz aipatzen zuten garai historiko hau. Gaur egun, ordea, badakigu erlijioa ardatz izan zuen aro hau zenbait eremutan nahiko "iluna" izan zela, eta Aintzinaroan baino askatasun gutxiago izan zutela bai artista baita zientzilariek ere; baina ezin da ukatu berrikuntzak egon zirela Erdi Aroan ere, bai zientifikoak (arma berriak, itsasontzi mota berriak, medikuntzan aurrerapenak...), bai gizarte alorrean (unibertsitateak) zein erlijiosoan (Erlijio-ordena berriak), eta baita pentsamoldean bertan ere (Alberto Magno, William Ockhamgoa,Duns Scoto... bezalako pentsalari eta filosofariekin).
 |
Alkimista edo Erdi Aroko kimikaria
|
Aro honetan, beste zenbait gertakariren artean, Mendebaldeko Erromatar inperioaren oinordekotza eskuz eta lekuz aldatzen ikusiko dugu, Islam-aren sorrera eta konkistak, eta baita kristautasunaren zabalkundea eta sakabanaketa ere.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina