![]() |
Oratore, Bellatore eta Laboratore bat. |
Erdi Aroko "Hirutariko" gizartetik abiatuta (Bellatore edo gerlariak, Oratore edo apaiz eta erlijiosoak eta Laboratore edo nekazari eta langileak), Aro Modernoko gizarteak estamentuetan antolatua jarraitu zuen, batez ere XV, XVI eta XVII mendeetan. Estamentuetan antolaturiko gizarte baten ezaugarriak honako hauek izango lirateke:
- Gizartea oso jerarkizatua dago: boteretsuen eta hauek zerbitzatzera behartuta daudenen arteko banaketa oso sakona da.
- Gizabanako bakoitzari egokitzen zitzaion maila bizimodu eta estatutu juridiko desberdindun talde bateko edo besteko kide izatetik zetorren (adibidez: noblezia).
- Kidetasun hori ez zen aukerakoa, ezta geroago, Industrializazioaren garaian izango zen bezala, aberastasunen araberakoa ere. Jaiotzetik erabakitzen zen bakoitzari gizartean zegokion posizioa edo maila (familiaren posizioaren arabera, sexuaren arabera, oinordekotzaren arabera...).
- Estamentu edo maila horien arteko mugak oso trinkoak ziren, baina noizean behin norbaitek lortzen zuen goragoko mailaren batera igotzea (militar gisa egindako merituei esker, batez ere).
![]() |
Gizarte estamentalaren piramidea. |
Aro Modernoaren haseran Europako gizartearen %90 inguru nekazari, burges (oraindik geroago izango zuten botererik gabe), artisau, gaizkile eta marjinatuek osatzen zuten (gizateriaren piramidearen oinarria), eskubide oso gutxi eta pribilejiorik gabeko taldea ziren, askotan boteretsuek beraiengan eginiko gehiegikeriengatik inork babesten ez zituztenak. Piramidearen erdiko mailetan bigarren mailako noblezia eta eleiza edo kleroa egongo ziren, baina eleizako pertsonaiako esanguratsuenak (Aita Santua, kardenalak, apezpikuak...) askotan nobleziako kide asko baino gorago kokatuko ziren eta batzutan piramidearen goiko tontorrean zeuden errege edo estatuburuekin gatazkan arituko ziren batak besteari botereak kendu nahi zizkietela eta.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina